XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 URTE - B EREDUA.

KOMUNIKABIDEAK.

GIROTZEA.

- Eskuragarri diren zenbait komunikabide ezagutu eta erabili (telefonoa, marrazki, prentsa, telebista, irrati).

Adibidez:
Gelan irratia entzun.
Telebistan ikusi dutenari buruz hitzegin.
Prentsan irakurritako berrien izenburuak ebaki eta gelako kortxoan erantsi.

- Beste zenbait eskoletako ikasleekin harremanetan hasi: marrazki, eskutitz, postal...... bidez.

- Bidaiak eta ibilaldiak egin ahal izateko zenbait garraiobide ezagutu: trena, autobusa, funikularra, hegazkina, itsasontzia, bizikleta, motorra....

- Herrian edo auzoan dagoen garraiobideren bat erabiltzen ikasi eta garraiobidetarako jokabide egokia ikasi.

Adibidez: adineko pertsonei igotzen lagundu, eserlekua utzi, pipazalak lurrera ez bota, leihotatik kanpora ez bururik atera....

- Garraio desberdinetako sarreren prezioa ikusi eta konparatu.

- Herrian dauden garraiobide desberdinen ormirudi bat egin.